XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1904

Euskal-itz jostaldien Batzarrea

(Euskal-festen XXIII-garren urtea)

Mendikota-ko lurruspe ezkutapetsuba

Larogei pezetako sari bat eta bitezarra Villafranca-n irabazitako moldaera

Sarrera

Gure Diputazio jaun chit aundiyak aurtengo Euskal-festetan nai du, arrazoi aundiz eta gogo onarekin alare, kondaira zarreko kontubak azaltzea, oraindik izkribatu gabeak batezere, eta onetaraxe noa ni orañ artzen dedan lan onekin.

Adieraziko det Gipuzkoa-ko gertaera larri bat, iñork beñere izkribatu ez dubana, nik dakidala beintzat.

Mendikota

Gipuzkoa-ko erri chiki Albiztur-en gañean, sortegi-aldetik, Gorostidi eta Intsurbia deritzayoten baserriyen ondoan, Tolosa-tik Erniora bidean, ttente-ttente dago mendi tontor borobill bat, gaztelu antz oso-osoa dubana, ormatzar gogorrez eta murrubaz inguratuba, ezagun-ezagun dubala gizonen eskubak ibilli diradela an noizbait.

Mendikota izendatzen da esan dedan tontor borobill ori, eta urrutitik begiratzen bazayo zorrotz-zorrotza ematen du, bañon bertara ezkeroz osoro da toki zelaya, baitare naiko zabala.

Aztu eziñ zat, urteak joan badira ere, mendi gañ orretara lagun batzubekin egin noan ibilli alai eta gozoa.